Gure gaiak penintsulan eta Portugalen entregatzeko epeak 48-72 ordukoak dira, eskaera egiten denetik hasita. Entrega Correos enpresaren bitartez egiten da, tramitatzen den egunaren biharamunean.
Adierazitako bidaltze-epeak gutxi gorabeherakoak dira. Stock-hausturaren bat izanez gero edo uneren batean artikuluren bat falta bada, SU TA GAR berehala jarriko da zurekin harremanetan, beste entrega-epe bat jakinarazteko edo, gai hori bidaltzerik ez badago, eskaera bertan behera uzteko. Dena den, gairen bat adierazitako epea baino geroago entregatzeak ez dio bezeroari inongo kalte-ordainik eskatzeko eskubiderik emango.
Jasotzean ordainduz gero, ordaindu beharreko kopuruari %3ko komisioa gehitzen dio agentziak. Komisio hori, gutxienez, 3,89 € izango da, eta gehienez, 30 €.
Gustura gelditzea edo itzultzea:
Bezeroak, eskatutako gaiarekin gustura gelditzen ez bada, itzultzeko eska dezake jasotzen duenetik hasi eta, luzeen jota ere, zazpi egun naturaleko epean. Kasu horretan, bezeroak ordaindu beharko ditu bidaltzeko eta jasotzeko gastuak.
Gaia itzuli baino lehen, bezeroak gure salmenta-sailarekin harremanetan jarri beharko du adierazitako epean. Horretarako, posta elektronikoa erabil dezake (denda@sutagar.com), eta esango diogu itzultzeko zer egin behar duen. Ez da aldez aurretik jakinarazi ez den itzulketarik egingo.
Itzulketa onartu ahal izateko, gaiak eta bilgarriak egoera ezin hobean egon beharko dute, jatorrizko osagarri eta agiri eta guzti. Itzuliko den artikuluak behar bezala paketatuta egon beharko du.
Garrantzitsua:
SU TA GAR-ek ez du zenbatekorik itzuliko edo salgairik berriz bidaliko, itzuli edo aldatu den artikulua jaso eta gaia, bilgarria eta osagarriak egoera onean daudela egiaztatzen ez den artean.
Itzuli beharreko prezioa jatorrizko eskaeran agertzen dena izango da, eta bezeroak ordaintzeko erabili duen moduaren arabera itzuliko da dagokion zenbatekoa.
Jatorriz akastuna den gaia:
SU TA GAR-ek gai akastuna jasotzen duenean beste bat bidaliko dizu. Kasu horretan, aldatutakoa artikulu edo erreferentzia bera izango da beti. Lehenengo bidalketa besterik ez dizugu fakturatuko; SU TA GAR-ek bere gain hartuko ditu itzulketari eta bidalketa berriari dagozkien garraio-kostuak. Eskatutakoaren ordez beste artikulu bat nahi baduzu, SU TA GAR-ek ez ditu bere gain hartuko itzulketari eta bidalketa berriari dagozkien gastuak.
Hutsegitez, eskatutakoarekin bat ez datorren gaia:
SU TA GAR-ek ordainduko ditu okerreko gaia jasotzeko eta egindako eskaerakoari dagokiona entregatzeko gastuak.
Opari bat baldin bada:
Aldatu egin daiteke gaia, ireki ez bada eta baldintza ezin hobeetan badago. Erosketaren zenbatekoa ez da inoiz itzuliko, baina beti izango da aukera haren ordez prezio bereko edo handiagoko beste artikulu bat eskatzeko. Bidalketa-gastuak eta prezio-diferentzia (baldin badago) aldaketa egiten duen pertsonak ordaindu beharko ditu.