SUA

18,00

80 orrialdeko kolorezko komikia
Azal gogorra
Hizkuntza: Euskara
Tamaina: 21 x 29 zm.
Kaleratze data: 2021ko azaroaren 15a

SKU: jtk 09 Kategoria

Deskribapena

80 orrialdeko tapa gogordun kolorezko komikia.

Alex Tellok, Su Ta Garren kanten pasarte batzuk bata bestearen atzetik lotuz, sorturiko fikziozko istorio bat.

Julen Ribasek bere marrazkien bitartez, bai istorio berari eta bereziki Suari bizitza ematen die.

Mikel Sotok bere ezagutza eta esperientzia pertsonaletik idatzitako hitzaurrea.

Su Ta Garrek bere ibilbidean zehar transmititu dituen kanpo eta barne borrokak, Suak beregain hartuko ditu, fikzioa, fantasia eta errealitatea uztartzen diren istorio honetan.

Taldeak bere lanean 30 urteko testigantza jaso duen bezala, Suak ere gure historiako azken 30 urteak gogoraraziko dizkigu. Horrela, Euskal Herriko kontestu soziopolitikoa erakusteaz gain, bizitzaren borrokak gizaki orori, nola eragiten digun azalduko digu.

Une eta pasarte ezaguterrezak eta identifikagarriak ikusiko ditugu. Hau da, taldearen hastapenetan gazte zirenentzat eta gaur egun gazte direnentzat aproposa.

Sinopsia:

Sua gaztea bere bizimoduarekin atsekabetuta dago eta bere motibazio bakarra parrandan murgiltzea izango da.

Hondoa jo ostean, musikarako grinak hauspotuta ilusioz ekin eta sentipenak askatuko ditu testuinguru soziopolitiko nahasiarekin topo egingo duelarik.